Aplikazioak eta softwarea
instalatu
Instalazio fitxategiak telefonora bidaltzeko modu
desberdinak daude: bidali ordenagailu bateragarri
batetik, deskargatu arakatzean, jaso multimedia
mezu gisa, jaso mezu elektroniko batean eranskin
gisa, baita bestelako konexio metodoak erabilita
ere, adibidez, Bluetooth bidez. Nokia Application
Installer erabil dezakezu Nokia Ovi Suite edo Nokia
Nseries PC Suite aplikazioekin telefonoan aplikazio
bat instalatzeko.
Aplikazio kudeatzaileko ikonoek ondorengoa
adierazten dute:
.sis edo .sisx aplikazioa
Java aplikazioa
aplikazioa ez da guztiz instalatu
aplikazioa memoria osagarrian instalatu da
aplikazioa memoria txartelean instalatu da
Garrantzitsua: Seguruak diren iturrietako
aplikazio eta softwareak soilik instalatu eta erabili.
Symbian Signed edo Java Verified aplikazioen proba
gainditu dutenak, adibidez.
Instalatu aurretik, ondorengoak kontutan izan:
●
Aplikazio mota, bertsio zenbakia eta hornitzailea
edo egilea ikusteko, aukeratu
Aukerak
>
Xehetasunak ikusi
.
Aplikazioaren segurtasun ziurtagirien
xehetasunak ikusteko, Xehetasunak: atalean,
joan Ziurtagiriak: aukerara eta aukeratu
Xehetasunak ikusi
.
Ikus "Ziurtagirien
kudeaketa"178.
●
Dagoeneko instalatuta dagoen aplikazio baten
eguneratze edo konponketa fitxategi bat
instalatzen baduzu, jatorrizko aplikazioa
berreskuratzeko, jatorrizko fitxategia edo
ezabatutako software paketearen segurtasun
kopia izan beharko duzu. Jatorrizko aplikazioa
berreskuratzeko, ezabatu aplikazioa eta
instalatu berriro aplikazioa, jatorrizko instalazio
fitxategia edo segurtasun kopia erabilita.
.jar fitxategia beharrezkoa da Java aplikazioak
instalatzeko. Hau eduki ezean, baliteke gailuak
deskargatzeko eskatzea. Ez bada
aplikazioarentzako sargunerik zehaztu, bat
aukeratzeko eskatuko zaizu. .jar fitxategia
deskargatzerakoan, baliteke erabiltzaile-izena
eta pasahitza behar izatea hornitzailera
sartzeko. Hauek aplikazioaren hornitzailea edo
fabrikatzailearengandik lor ditzakezu.
Software edo aplikazio bat instalatzeko:
1.
Instalazio fitxategi bat aurkitzeko, sakatu
eta aukeratu
Aplikazioak
>
Aplik. kudtz.
.
168
Ap
lika
zioak karp
eta
Bestela, bilatu instalazio fitxategiak fitxategi
kudeatzailean edo ireki
Mezularitza
>
Sarrera
ontzia
ataleko instalazio fitxategia duen
mezua.
2.
Aplikazio kudeatzailean, aukeratu
Aukerak
>
Instalatu
. Beste aplikazioetan, instalazio
fitxategira joan eta instalazioa abiaraztea
aukeratu.
Instalazioan zehar, telefonoak instalazio
prozesuaren berri emango dizu. Sinadura edo
ziurtagiri digitalik ez duen aplikazio bat
instalatzen baduzu, telefonoak ohar bat
erakutsiko dizu. Jarraitu instalazioarekin, beti
ere aplikazioaren jatorria eta edukia seguruak
direla badakizu.
Instalatutako aplikazio bat abiarazteko, bilatu
menuan eta aukeratu. Aplikazioak ez badu karpeta
lehenetsirik ezarrita, menu nagusiko Aplikazioak
aukeran instalatuta egongo da.
Aukeratu
Aukerak
>
Erregistroa ikusi
instalatu
edo ezabatu diren software paketeak ikusteko.
Garrantzitsua: Zure telefonoak birusen
aurkako aplikazio bakarra onartzen du. Birusen
aurkako aplikazio bat baino gehiago instalatuz
gero, telefonoaren jarduna kaltetu liteke, eta
telefonoak funtzionatzeari utz liezaioke.
Memoria txartel bateragarri batean aplikazioak
instalatu ondoren, instalazio fitxategiak (.sis, .sisx)
telefonoaren memorian geratzen dira. Fitxategiak
memoria handia har dezakete, beste fitxategi
batzuk gordetzea eragotziz. Memoria nahikoa
mantentzeko, erabili Nokia Ovi Suite edo Nokia
Nseries PC Suite instalazio fitxategien segurtasun
kopiak PC bateragarri batean sortzeko; ondoren,
erabili fitxategien kudeatzailea instalazio
fitxategiak telefonoaren memoriatik
ezabatzeko..sis fitxategia mezu baten eranskina
bada, ezabatu mezua Mezularitzako sarrera
ontzitik.