Kalkulagailua
sakatu eta
Aplikazioak
>
Kalkulag.
aukeratu.
Kalkulagailuaren doitasuna mugatua da, eta
kalkulu errazak egiteko soilik balio du.
Eragiketa bat egiteko, eragiketaren lehenengo
zenbakia idatzi. Funtzioen mapan egin nahi duzun
eragiketa aukeratu, adibidez batuketa edo kenketa.
Eragiketaren bigarren zenbakia aukeratu eta =
sakatu.
Kalkulagailuak eragiketak idazteko erabilitako
ordena jarraitzen du. Eragiketaren emaitza edizio
eremuan geldituko da eta hurrengo eragiketaren
lehenengo zenbaki bezala erabil daiteke.
Eragiketa baten emaitzak gordetzeko,
Aukerak
>
Memoria
>
Gorde
aukeratu. Gordetako emaitzak,
memorian aurretik gordetakoa ordezkatuko du.
Memorian gordetako emaitza berreskuratu eta
ondorengo eragiketan erabiltzeko,
Aukerak
>
Memoria
>
Berreskuratu
aukeratu.
Azkena gordetako emaitza ikusteko,
Aukerak
>
Azken emaitza
aukeratu. Kalkulagailutik
ateratzeak edo gailua itzaltzeak ez du memoria
ezabatzen. Azkena gordetako zenbakia berreskura
dezakezu kalkulagailuaren aplikazioa berriro
irekitakoan.