Arazoak bilatu eta konpondu
Maiz egiten diren galderak ikusteko, produktuaren
laguntza zerbitzua bisitatu www.nseries.com/
support helbidean.
G: Zein da blokeo, PIN eta PUK kodeen
pasahitza?
E: Blokeo kode lehenetsia 12345 da. Blokeo kodea
ahazten baduzu, telefonoaren banatzailearengana
jo. PIN edo PUK kode bat ahazten baduzu, edo kodea
oraindik jaso ez baduzu, jo zure zerbitzu-
hornitzailearengana. Pasahitzei buruzko
informazio gehiago jasotzeko, jo zure sargune-
hornitzailearengana, adibidez, interneteko
zerbitzu-hornitzaile komertzial (ISP) edo sare
zerbitzu-hornitzaile bat.
G: Nola itxi dezaket erantzuten ez duen
aplikazio bat?
E:
eduki sakatuta. Aplikazio bat ixteko, bertara
mugitu eta C sakatu. C sakatzen baduzu ez da
Musika-jogailua itzaliko. Musika-jogailua
itzaltzeko, zerrendatik aukeratu eta
Aukerak
>
Irten
aukeratu.
G: Zergatik ez dira argazkiak garbi ikusten?
E: Kamerako objektiboaren leiho babesleak garbi
daudela egiaztatu.
G: Zergatik agertzen dira xahutu, kolorerik
gabeko edo biziegiak diren puntuak
pantailan telefonoa pizten dudan
bakoitzean?
E: Hau pantaila mota honen ezaugarri bat da.
Pantaila batzuk piztuta edo itzalita mantentzen
diren pixel edo puntuak eduki ditzakete. Hau
normala da, ez da matxura bat.
G: Zergatik ezin du nire telefonoak GPS
konexio bat ezarri?
E: GPS, GPS hartzaile, satelite seinale eta kokapenei
buruzko informazio gehiago erabiltzailearen gida
honetan lor dezakezu.
Ikus "Kokapena (GPS)"97.
G: Zergatik ezin dut aurkitu nire lagunaren
telefonoa Bluetooth konektibitatea
erabiltzen dudanean?
E: Bi telefonoak bateragarriak direla, Bluetooth
konektibitatea aktibatua daukatela eta modu
ezkutatuan ez daudela egiaztatu. Bi telefonoen
arteko distantzia 10 metro (33 oin) baino
190
Arazoak bilatu
eta ko
npo
ndu
handiagoa ez dela eta telefonoen artean hormarik
edo bestelako oztoporik ez dagoela egiaztatu.
G: Zergatik ezin dut Bluetooth konexio bat
amaitu?
E: Beste telefono bat zure telefonora konektatua
badago, konexioa beste telefonoa erabiliz edo
Bluetooth konektibitatea desaktibatuz amai
dezakezu. sakatu eta
Tresnak
>
Bluetootha
>
Bluetootha
>
Desaktibatu
aukeratu.
G: Zergatik beste telefonoak ezin du nire
telefonoan gordetako fitxategirik ikusi
etxeko sarean?
E: Ziurtatu etxeko sare ezarpenak konfiguratu
dituzula, edukia partekatzea piztuta dagoela zure
telefonoan eta beste telefonoa UPnP-rekin
bateragarria dela.
G: Zer egin dezaket nire etxeko sare konexioa
ez badabil?
E: WLAN konexioa ordenagailu bateragarrian eta
telefonoan itzali, eta berriz piztu. Honek ez badu
laguntzen, ordenagailu bateragarria eta telefonoa
berrabiarazi. Konexioa oraindik ez badabil,
berkonfiguratu WLAN ezarpenak bai zure
ordenagailu bateragarrian baita telefonoan ere.
Ikus "WLAN"122.Ikus "Konexio ezarpenak "183.
G: Zergatik nire telefonoan ezin dut
ordenagailu bateragarria ikusi etxeko
sarean?
E: Ordenagailu bateragarrian suebaki aplikazioa
erabiltzen ari bazara, etxeko multimedia
zerbitzariak kanpoko konexioa erabiltzen uzten
duela egiaztatu (suebaki aplikazioaren salbuespen
zerrendan Etxeko multimedia zerbitzaria gehi
dezakezu). Suebaki ezarpenetan, suebaki
ezarpenak trafikoa ondorengo ataketara
baimentzen duela egiaztatu: 1900, 49152, 49153
eta 49154. WLAN sargunea duten zenbait telefonok
suebaki bat dute inkorporatuta. Kasu horietan,
sargunea duen telefonoko suebakiak ondorengo
ataka hauetan trafikoa blokeatzen ez duela
egiaztatu: 1900, 49152, 49153 eta 49154.
Telefonoko eta ordenagailu bateragarriko WLAN
ezarpenak berdinak direla egiaztatu.
G: Zergatik ezin dut haririk gabeko LAN
(WLAN) sargune bat ikusi nahiz eta bere
eremuan egon?
E: WLAN sarguneak ezkutatutako zerbitzu
identifikatzaile bat (SSID) erabili dezake.
Ezkutatutako SSID erabiltzen duten sareetara
sartzeko SSID egokia ezagutu behar da, eta
sarerako WLAN interneteko sargune bat zure Nokia
telefonoan sortzea beharrezkoa da.
191
Arazoak bilatu
eta ko
npo
ndu
G: Nola itzal dezaket haririk gabeko LAN
(WLAN) aplikazioa nire Nokia telefonoan?
E: WLAN aplikazioa Nokia telefonoan kasu hauetan
itzaltzen da: konektatzen saiatzen ez bazara, beste
sargune batean konektatua ez bazaude edo
eskuragarri dauden sareetan bilatzen ez baduzu.
Bateriaren kontsumoa gehiago murrizteko, Nokia
telefonoak atzealdean eskuragarri dauden sareak
ez eskaneatzea edo horren maiz ez eskaneatzea
zehatz dezakezu. WLAN aplikazioa itzaltzen da
atzealdeko bilaketen bitartean.
Atzealdeko bilaketen ezarpenak aldatzeko:
1.
sakatu eta
Tresnak
>
Ezarpenak
>
Konexioa
>
Hari gab. LANa
aukeratu.
2.
Atzealdeko bilaketen arteko denbora tartea
luzatzeko,
Sareak bilatu
-n egokitu. Atzealdeko
bilaketak amaitzeko,
WLAN eskurag.
erakutsi
>
Inoiz ez
aukeratu.
3.
Zure aldaketak gordetzeko,
Atzera
sakatu.
WLAN eskurag. erakutsiInoiz ez
-en ezartzen
denean, WLAN eskuragarritasunaren ikonoa ez
da agertzen egonean moduan. Hala ere, WLAN
sare eskuragarriak eskuz bila daitezke eta WLAN
sareetara betiko moduan konektatu.
G: Nola gorde ditzaket nire datuak ezabatu
aurretik?
E: Datuak gordetzeko, erabili Nokia Ovi Suite edo
Nokia Nseries PC Suite ordenagailu bateragarri
batekin datuak sinkronizatzeko edo bertan
segurtasun kopia bat egiteko. Bluetooth
konexioaren bidez ere datuak bidal ditzakezu gailu
bateragarri batera. Datuak bateragarria den
memoria-txartel batean ere gorde daitezke.
G: Zer egin memoria beteta badago?
E: Gailuaren memoria edo masa memoriako
elementuak ezabatu. Zure gailuak
Ez dago
eragiketa egiteko adina memoriarik. Lehenik,
datu batzuk ezabatu.
edo
Memoria gutxi libre.
Telefono memorian datuak ezabatu.
oharra
erakusten badu aldi berean hainbat elementu
ezabatzen ari zarenean, elementuak banan banan
ezabatu txikienetatik hasita.
Ikus "Erabili gabeko
memoria"25.
G: Zergatik ezin dut nire mezurako kontaktu
bat aukeratu?
E: Kontaktuen txartelak ez dauka telefono zenbaki,
helbide edo helbide elektronikorik.
sakatu,
Kontaktuak
eta dagokion kontaktu aukeratu eta
kontaktuaren txartela editatu.
192
Arazoak bilatu
eta ko
npo
ndu
G: Nola amaitu dezaket datu-konexioa
telefonoak behin eta berriz datu-konexioa
hasten badu?
E: Baliteke telefonoa multimedia mezuen zentrotik
halako mezu bat berreskuratzen saiatzen aritzea.
Telefonoak datu-konexio bat egitea eragozteko,
sakatu eta
Mezularitza
>
Aukerak
>
Ezarpenak
>
Multimedia mezua
>
Multimedia
berreskuratz.
eta
Eskuzkoa
aukeratu multimedia
mezu zentroak beranduago berreskuratuko diren
mezuak gorde ditzan, edo
Desaktibatu
sarrerako
multimedia mezu guztiak ez-ikusteko.
Eskuzkoa
aukeratuz, jakinarazpen bat jasoko duzu
multimedia mezu zentroan mezu bat jasotakoan.
Desaktibatu
aukeratuz, telefonoak ez du
multimedia mezularitzarekin erlazionaturiko sare
konexiorik egingo. Telefonoak datu-paketeen
konexioa behar duen aplikazio edo ekintza bat
hasten duzun kasuetan bakarrik erabiltzea nahi
baduzu,
sakatu eta
Tresnak
>
Ezarpenak
>
Konexioa
>
Pakete-datuak
>
Pakete datuen
konexioa
>
Behar denean
aukeratu. Honek
laguntzen ez badu, telefonoa itzali eta berriz piztu.
G: Zergatik ditut arazoak telefonoa nire
ordenagailura konektatzeko?
E: Ziurtatu Nokia Ovi Suite edo Nokia Nseries PC
Suite aplikazioen azken bertsioa daukazula eta
ordenagailu bateragarrian instalatuta eta
abiarazita dagoela. Nokia Ovi Suite edo Nokia
Nseries PC Suite-n erabilerari buruzko informazio
gehiago lortzeko, begiratu aplikazioaren laguntza
edo zoaz Nokiaren laguntza zerbitzura.
G: Erabil al dezaket nire gailua fax modem
bat bezala ordenagailu bateragarri batean?
E: Ezin duzu zure gailua fax modem bat bezala
erabili. Hala ere, dei-desbideratzearekin (sare
zerbitzua), sarrerako fax deiak beste fax zenbaki
batera desbidera daitezke.
G: Zergatik ezin ditu gailuak programa gidak
aurkitu?
E:
Aukerak
>
Berriz eskaneatu
aukeratu. Honek
ez badu laguntzen,
Aukerak
>
Ezarpenak
aukeratu
Sistemaren egoera
ikusteko. Seinaleak
indar gutxi edo seinalerik ez badu, zure kokalekua
aldatu.
Ezarpenak
leihoa itxi eta berriro ireki
seinalea hobeagoa den ikusteko.
G: Zer egin euskarri tolesgarria ateratzen
bada?
E: Gailua erortzen bazaizu, euskarri tolesgarria
atera daiteke, baina oso erraza da berriro jartzea.
193
Arazoak bilatu
eta ko
npo
ndu