Nokia N96 - Sarean inprimatu

background image

Sarean inprimatu

Sarean inprimatu botoiarekin, sareko argazkiak

inprima ditzakezu zuzenean zure etxeko gailura

edo beste kokaleku batera, geroago eskuratzeko.

Aukeratutako argazkia produktu ezberdinetan

inprimatzea ere eska dezakezu, katiluetan edo

saguarentzako kuxinetan, adibidez. Produktuak

zerbitzu-hornitzailearen araberakoak dira.
Aplikazioari buruzko informazio gehiago lortzeko,

Nokiaren webguneko produktuaren laguntza

zerbitzuan dauden gidak begiratu.

Argazkiak eta bideoak

sarean partekatu

Argazkiak eta bideoak parteka ditzakezu sareko

album bateragarrietan, weblogetan edo sareko

bestelako partekatze zerbitzuetan. Edukia karga

dezakezu, amaitu gabeko mezuak eta zirriborroak

gorde eta beranduago haiekin jarraitu eta

albumetako edukia ikusi. Eduki mota bateragarriak

zerbitzu-hornitzailearen araberakoak dira.