Arreta eta mantenimendua
Zure telefonoa diseinu eta fabrikazio bikaineko
produktu bat da, eta kontuz erabili behar da.
Hurrengo proposamen hauek garantiaren estaldura
babesten lagunduko dizute.
●
Telefonoa lehor manten ezazu. Euriak,
hezetasunak eta mota guztietako likidoek edo
egoera bustiek, zirkuitu elektronikoak herdoil
ditzaketen mineralak izan ditzakete. Zure gailua
bustiz gero, atera bateria, eta utz iezaiozu guztiz
lehortzen berriz jarri baino lehen.
●
Ez erabili edo gorde telefonoa toki zikin edo
hautsez betetako tokietan. Atal higikorrak eta
osagarri elektronikoak honda daitezke.
●
Ez ezazu telefonoa toki beroetan gorde.
Tenperatura altuek gailu elektronikoen iraupena
laburtu, bateriak hondatu eta plastiko batzuk
deformatu edo urtu ditzakete.
●
Ez ezazu gorde gailua toki hotzetan. Gailua bere
tenperatura normalera bueltatzen denean,
barruan hezetasuna sor dakioke, eta horrek,
zirkuitu elektronikoen plakak honda ditzake.
●
Ez zaitez telefonoa gida honetan azaltzen ez den
modu batean zabaltzen saiatu.
●
Ez ezazu utzi telefonoa lurrera erortzen; ez
kolpatu edo astindu telefonoa. Modu zakarrean
erabiliz gero, barruko zirkuituen plakak eta atal
hauskorrenak apur daitezke.
Disko gogorrak kontuz erabili behar diren
elementu hauskorrak dira. Edozein talka
jasotzerekin, danbateko, dardara, astindu edo
erortzerekin; gailua txarto erabiltzearekin;
muturreko tenperaturekin; hezetasun eta
likidoekin, disko gogorra gaizki funtzionatzen
has daiteke eta datuak galdu edo hondatu
daitezke.
●
Ez ezazu erabili produktu kimiko kaltegarririk,
disolbatzailerik edo garbigarri gogorrik
telefonoa garbitzeko.
●
Ez ezazu telefonoa margotu. Margoak atal
mugikorrak buxatu eta funtzionamendu egokia
galarazi dezake.
●
Erabili ezazu zapi leun, garbi eta lehor bat
lenteak garbitzeko; kamera eta hurbiltasun
sentsoreak esaterako.
●
Telefonoarekin batera hornitu edo
homologatutako ordezko antena soilik erabili.
Baimenik gabeko antena, aldaketa edo
198
Arreta eta
mantenimendua
atxikitako elementuek, gailua hondatu eta irrati
tresnen araudien urratze bat suposa ditzakete.
●
Kargagailua beti toki baten barruan erabili, ez
aire librean.
●
Sor ezazu beti gorde nahi duzun datuen
segurtasun kopia bat, kontaktu eta agendako
oharrak, esaterako.
●
Noizean behin telefonoa berrezarri eta honen
etekinik onena ateratzeko, itzal ezazu telefonoa
eta ken iezaiozu bateria.
Gomendio hauek berdin balio dute telefono,
bateria, kargatzaile edo beste edozein
ekipamendurentzat. Telefonoren bat ongi ez
badabil, eraman ezazu zure inguruan dagoen
baimendutako zerbitzu gunera.