Bateria eta kargagailuaren
informazioa
Telefonoa bateria kargagarri batekin elikatzen da.
Telefono honekin erabili beharreko bateria
honakoa da: BL-5F. Telefono hau ondorengo
bateriek emandako energiarekin erabili behar da:
AC-5. Bateria behin eta berriro kargatu edo
deskargatu daiteke, baina azkenerako agortu
egiten da. Hitz egiteko eta egoneko tarteak ohi
baino nabarmen laburragoak badira, bateria aldatu
egin beharra dago. Nokiak homologatutako
bateriak eta bateria kargatzeko Nokiak zure
telefonorako diseinaturiko kargatzaile
homologatuak soilik erabili. Onartu gabeko
kargagailu edo bateria bat erabiltzeak sute,
leherketa, edo bestelako arriskuren bat suposa
lezake.
Kargatzailearen modelo zenbakia ezberdina izan
daiteke entxufe motaren arabera. Entxufe
ezberdinak ondorengoen bidez identifikatzen dira:
E, EB, X, AR, U, A, C edo UB.
Bateria lehenengo aldiz erabiltzeko, edo bateria
luzaroan erabili ez baldin bada, beharbada
kargatzailea konektatu, deskonektatu eta berriz ere
konektatu egin beharko da bateria kargatzen has
dadin. Bateria guztiz deskargatuta baldin badago,
kargatzailearen ikurra pantailan agertu arte edo
deirik egin ahal izan arte minutu batzuk igaro
litezke.
Bateria kendu aurretik, beti telefonoa itzali eta
kargatzailea deskonektatu.
Kargagailua erabiltzen ari ez bazara, desentxufatu
eta telefonotik deskonektatu. Ez utzi guztiz
kargatutako bateriarik kargatzaileari konektatuta,
gehiegi kargatzeak bateriaren iraupena labur bait
dezake. Guztiz kargatutako bateria erabili gabe
utziz gero, pixkanaka deskargatu egingo da.
Bateria 15º eta 25º artean gordetzen saiatu.
Tenperatura oso altu edo baxuek bateriaren bizitza
eta gaitasuna murrizten dituzte. Baliteke bateria
beroa edo hotza duen telefonoak denboraldi
batean ez funtzionatzea. Bateriaren
errendimendua asko gutxitzen da zero azpiko
tenperaturetan.
Ez zirkuitu-laburrik eragin bateriari. Nahi gabe
zirkuitu-laburra sor daiteke, metalezko objekturen
batek (txanpon bat, klip bat edo axota bat,
adibidez) bateriaren terminal positibo (+) eta
195
Bateria
negatiboak (-) zuzenean konektatzen baditu.
(horiek banda metalikoen antza dute baterian).
Sakelean edo poltsan ordezko bateria bat eramanez
gero hori gerta liteke. Terminaletan zirkuitu-
laburrik gertatuz gero, bateria edo konektatutako
objektua hondatu egin litezke.
Bateriak ez sutara bota, lehertu egin daitezke eta.
Hondatuta egon arren, lehertu egin daitezke.
Bateriak botatzeko garaian, tokian tokiko arauak
bete behar dira. Ahal dela, birziklatu. Ez bota etxeko
gainerako hondakinekin batera.
Telefono edo bateriak ez desmuntatu, moztu, ireki,
bihurritu, deformatu, zulatu edo txikitu. Bateriak
isuririk izanez gero, likidoa begietatik eta azaletik
urrun mantendu. Likidoa begietan sartu edo
azalera eroriz gero, berehala urarekin garbitu edo
medikuarengana joan.
Ez ezazu bateria itxuraldatu eta ez iezaiozu objektu
arrotzik sartu. Era berean, ez ezazu bateria ur edo
beste likidoren batean murgildu edo busti.
Bateriaren erabilera okerrak sute, leherketa edo
bestelako arriskuren bat eragin lezake. Telefonoa
edo bateria eroriz gero, gainazal gogor batera
bereziki, eta kaltetu egin dela irudituko balitzaizu,
eraman ezazu zerbitzu zentroren batera erabiltzen
jarraitu aurretik.
Bateria dagokion helbururako bakarrik erabili. Ez
erabili hondatuta dagoen kargatzaile edo
bateriarik. Zure bateria umeen eskuetatik urrun
gorde.
Nokia bateria