Ahots bidezko markatzea
Zure telefonoak ahots-komando hobetuak
onartzen ditu. Ahots-komando hobetuek ez dute
erabiltzailearen ahotsaren arabera funtzionatzen,
beraz ez dago aurretik ahots-etiketarik grabatzeko
beharrik. Telefonoak ahots-etiketak sortzen ditu
kontaktuen sarreretan eta zuzeneko ahots-
etiketekin konparatzen ditu. Telefonoko ahots-
egiaztapena erabiltzaile nagusiaren ahotsera
egokitzen da ahots-komandoak hobeto
ezagutzeko.
Kontaktuen txartelean gordetzen den izen edo
ezizena kontaktu bati dagokion ahots-etiketa da.
Sintetizatutako ahots-etiketa entzuteko, kontaktu
txartel bat ireki eta
Aukerak
>
Erreprod. ahots-
etiketa
aukeratu.
Dei bat egin ahots-etiketa baten bidez
Oharra: Ahots identifikadoreak erabiltzea
zaila izan daiteke ingurune zaratatsu batean edo
larrialdi batean; beraz, egoera guztietan ez da
gomendatzen ahotsez markatutako deietan
fidatzea.
Ahots bidezko markatzea erabiltzen duzunean,
bozgorailua erabiltzen da. Telefonoa zugandik
distantzi laburrean eutsi ahots-etiketa
ahoskatzerakoan.
1.
Ahots bidezko markatzea erabiltzeko, egonean
moduan, eskuineko aukeraketa tekla eduki
sakatuta. Aurikular bateragarri bat
aurikularraren teklarekin eransten bada, ahots
bidezko markatzea hasteko aurikularraren tekla
eduki sakatuta.
2.
Tonu labur bat entzungo da eta
Hitz egin
orain
agertuko da. Kontaktuen txartelean
gordetzen den izen edo ezizena argi ahoskatu.
3.
Telefonoak ezagututako kontaktuaren
sintetizatutako ahots-etiketa bat
erreproduzitzen du aukeratutako hizkuntzan,
eta izena eta zenbakia erakusten ditu.
Kontaktuari deitu ez nahi badiozu,
Hurrengoa
aukeratu 2,5 segundoko epean beste aukera
parekideen zerrenda ikusteko edo
Irten
aukeratu ahots bidezko markatzea ezeztatzeko.
151
Deitu
Izen bati zenbaki ugari esleitu bazaizkio,
telefonoak zenbaki lehenetsia aukeratzen du
(baten bat ezarri bada). Bestela, telefonoak
kontaktu txarteleko lehenengo izen eskuragarria
aukeratzen du.