Ahots deiak
1.
Egonean moduan idatzi zenbakia, lurraldearen
kode eta guzti. Zenbaki bat ezabatzeko, C
sakatu.
Nazioarteko deietan, * bi aldiz sakatu +
karakterea lortzeko (honek nazioarteko
aurrezenbakia ordezkatzen du) eta
herrialdearen aurrezenbakia, lurraldearen
aurrezenbakia (beharrezkoa izanez gero,
hasierako zeroa kendu) eta telefono zenbakia
sartu.
2.
Deia egiteko, deitzeko tekla sakatu.
3.
Deia amaitzeko (edo dei saiakera ezeztatzeko),
amaitu tekla sakatu.
Bukatu tekla sakatuz dei bat amaitzen da, nahiz
eta beste aplikazioren bat irekita egon.
Kontaktuetatik dei bat egiteko,
sakatu eta
Kontaktuak
aukeratu. Nahi duzun izenera mugitu
edo izenaren lehenengo letrak bilaketa eremuan
idatzi. Kontaktuari deitzeko, deitzeko tekla sakatu.
Kontaktu batean zenbaki ugari gorde badituzu,
zerrendatik nahi duzun zenbakia aukeratu eta
deitzeko tekla sakatu.