Bideo dei bat egin
Bideo dei bat egiterakoan (sare zerbitzua), deiaren
hartzaileak eta zuk denbora errealeko eta
elkarrenganako bideo bat bistaratu dezakezue.
Bideo deiaren hartzaileak zuzeneko bideoa edo
kamerarekin ateratako argazkia ikus dezake.
Bideo dei bat egin ahal izateko, USIM txartel bat
edukitzea eta UMTS sarearen estalduran egotea
beharrezkoa da. Bideo dei zerbitzuen
eskuragarritasuna eta harpidetzari buruzko
informazioa lortzeko, jo ezazu zure zerbitzu-
hornitzailearengana.
Bideo dei batean bi parte-hartzaile egon daitezke
soilik. Bideo deia gailu mugikor bateragarri batera
edo ISDN bezero batera egin daiteke. Bideo deia
ezin daiteke egin beste ahots, bideo edo datu dei
bat aktibatuta dagoen bitartean.
Ikonoak
Ez zara bideorik jasotzen ari (hartzailea ez da
bideorik bidaltzen ari edo sareak ez da
transmititzen ari).
Bideoak zure gailutik bidaltzea ukatu duzu.
Horren ordez argazki bat bidaltzeko,
Tresnak
>
Ezarpenak
>
Telefonoa
>
Deiak
>
Irudia
bideo-deian
aukeratu.
Bideo dei baten bitartean bideo bidalketa ukatu
izan arren, deia bideo dei bezala kobratuko da.
Prezioak ezagutzeko jo zure zerbitzu-
hornitzailearengana.
1.
Bideo dei bat hasteko, zenbakia sartu egoneko
moduan, edo
Kontaktuak
eta kontaktu bat
aukeratu.
2.
Aukerak
>
Deitu
>
Bideo-deia
aukeratu.
Besterik adierazi ezean, aurrealdean dagoen
bigarren kamera bideo deietan erabiliko da.
Bideo dei bat egiteak luze jo dezake.
Bideo-
irudiaren zain
agertzen da. Deiak arrakastarik
ez badu (adibidez, sareak ez badu bideo deia
onartzen, edo deia jaso behar duen gailua
bateragarria ez bada), dei normal bat egitea edo
testu edo multimedia mezu bat bidaltzea nahi
duzun galdetuko zaizu.
Bideo dei hau aktibatuta dago bi bideo ikusten
dituzunean, eta bozgorailutik soinua entzuten
duzunean. Dei hartzaileak bideo bidalketa uka
dezake ( ); kasu horretan, soinua baino ez
duzu entzungo eta argazki edo irudi gris bat
ikusiko duzu hondoan.
3.
Bideo deia amaitzeko, Bukatu tekla sakatu.
152
Deitu