Baldintzak
Bideoak partekatzeko UMTS konexio bat
beharrezkoa da. Bideoa partekatzea erabiltzeko
duzun ahalmena UMTS sarearen
eskuragarritasunaren araberakoa da. Zerbitzuaren
eta sarearen eskuragarritasuna eta zerbitzu hau
erabiltzearekin zerikusia duten gastuei buruzko
informazioa jasotzeko, zure zerbitzu-
hornitzailearengana jo ezazu.
Bideoa partekatzea erabiltzeko egin beharreko
pausoak:
●
Telefonoa pertsonarteko konexiorako ezarria
dagoela ziurtatu.
●
UMTS konexio aktibo bat daukazula eta UMTS
sarearen estalduran zaudela ziurtatu. Partekatze
saioa UMTS sarearen estalduran zaudenean
hasten baduzu eta GSMrako aldaketa gertatzen
bada, partekatze saioa amaitzen da baina zure
ahots-deiak jarraitzen du. UMTS sarearen
estalduran egon ezean ezin duzu bideo
partekatzea hasi.
●
Igorlea eta hartzailea UMTS sarean erregistratuta
daudela ziurtatu. Norbait partekatze saio batera
gonbidatzen baduzu eta hartzailearen telefonoa
UMTS sarearen estalduran ez badago, bideo
partekatzea instalatua ez badauka edo
pertsonarteko konexioa ezarria ez badu,
hartzaileak ez du jakingo gonbidapen bat
bidaltzen ari zarela. Hartzaileak gonbidapena
ezin duela onartu adierazten duen errore mezu
bat jasoko duzu.