Etxeko sarea
Etxeko sarea
Zure telefonoa Universal Plug and Play (UPnP)
gailuarekin bateragarria da eta Digital Living
Network Alliance (DLNA) konpainien aliantzaren
ziurtapena du.. WLAN sargunea edo WLAN routerra
erabil ditzakezu etxeko sarea sortzeko. Ondoren
WLAN sarerako onartzen duten UPnP gailu
bateragarrietara konekta zaitezke. Zure telefono
mugikorra, ordenagailu bateragarria, soinu
sistema edo telebista izan litezke bateragarriak,
edo soinu sistemari edo telebistari konektatutako
hari gabeko multimedia hartzaile bateragarria,
baita ere.
Zure telefono mugikorreko multimedia fitxategiak,
beste UPnP gailuekin eta etxeko sarea erabiltzen
duten DLNA ziurtapena daukaten gailu
bateragarriekin partekatu eta sinkroniza ditzakezu.
Etxeko sareko funtzionaltasuna gaitzeko eta
ezarpenak kudeatzeko, aukeratu
>
Tresnak
>
Konektibitat.
>
Etx. media
. Etxeko sarean
dauden gailuetako multimedia fitxategiak zure
telefonoan, ordenagailuan, soinu sistema edo
telebista bezalako beste gailu bateragarrietan
ikusteko eta erreproduzitzeko, Etxeko multimedia
aplikazioa ere erabil dezakezu.
Telefonoko multimedia fitxategiak sareko beste
gailu batean erakusteko, Argazkiak aplikazioan
fitxategi bat aukeratu, jarraian
Aukerak
>
Erak.
etxeko sare bidez
eta azkenik gailua.
Etxeko sarean telefonoaren WLAN funtzioa
erabiltzeko, WLAN konexio bat ezarri behar duzu
eta UPnP konexioarekin bateragarriak diren gailu
gehiago eduki.
Zure etxeko sarea konfiguratu ondoren, argazkiak,
musika eta bideoak zure lagunekin eta familiarekin
partekatu ahal izango dituzu etxean. Zure
multimedia fitxategiak multimedia zerbitzari
batean gorde edo etxeko zerbitzari bateragarri
batetik berreskuratu ahal izango dituzu. Zure
telefonoan gordetako musika erreproduzitu ahal
izango duzu DLNA ziurtapena duen etxeko estereo
sistema erabiliz, erreprodukzio zerrendak eta
bolumen maila zuzenean zure telefonoan
kontrolatuz. Zure telefonoaren kamerarekin
egindako argazkiak telebista pantaila bateragarri
batean ikusi ahal izango dituzu, dena
telefonoarekin WLAN sarean kontrolatuz.
90
Etxeko sarea
Etxeko sareak WLAN konexioaren segurtasun
ezarpenak erabiltzen ditu. WLAN azpiegiturako sare
batetan, etxeko sarearen funtzioa erabili eta WLAN
sargunea eta kodeketa gaitu.
Telefonoa etxeko sarera konektatuko da gailu
bateragarri baten konexio eskaera onartzen
baduzu edo telefonoan multimedia fitxategiak
ikusi, erreproduzitu edo kopiatzen badituzu, baita
beste gailuak bilatzen badituzu ere.