Ziurtagirien kudeaketa
sakatu eta
Tresnak
>
Ezarpenak
>
Orokorra
>
Segurtasuna
>
Ziurtagirien
kudeaketa
aukeratu.
Ziurtagiri digitalek ez dute segurtasuna bermatzen;
softwarearen iturria egiaztatzeko erabiltzen dira.
Ziurtagirien kudeaketa ataleko pantaila nagusian,
telefonoan gordetako autoritate ziurtagirien
zerrenda bat ikus daiteke. Eskuinetara joan
ziurtagiri pertsonalen zerrenda bat ikusteko,
eskuragarri badago.
Ziurtagiri digitalak interneteko bankuetara, zenbait
webgunetara edo urrutiko zerbitzari batera
konektatzeko erabili behar dira, hau da, informazio
konfidentziala bidaltzen den ekintzetan. Halaber,
birus edo beste software maltzurren arriskua
murrizteko, eta deskargatutako eta instalatutako
softwarearen egiazkotasuna ziurtatzeko ere
erabiliko dira.
Garrantzitsua: Ziurtagiriak erabiltzeak
urrutiko konexioa eta software instalazioarekin
178
Ez
arpenak
lotuta egon daitezkeen arriskuak ia nabarmen
gutxitzen dituen arren, ziurtagiri horiek
zuzentasunez erabili behar dira segurtasun
gehigarri hori benetan aprobetxatu ahal izateko.
Ziurtagiri bat izateak soilik, berez, ez du eskaintzen
inolako babes motarik. Ziurtagirien
administratzaileak ziurtagiri zuzenak, egiazkoak
edo fidagarriak eduki behar ditu ziurtasun
gehigarria erabilgarria izan dadin. Ziurtagiriek bizi
iraupen mugatua izaten dute. "Ziurtagiri iraungia"
edo "Ziurtagiri onartezina" oharrak agertzen
badira, ziurtagiriak onargarria izan behar lukeen
arren, egiazta ezazu telefonoko data eta ordua
zuzenak direla.
Ziurtagiriaren xehetasunak ikusi —
egiazkotasuna aztertu
Zerbitzari batez fidatu ahal izateko, bere
ziurtagiriaren sinadura eta baliozkotasuna
egiaztatu.
Zerbitzailearen identitatea egiazkoa ez dela edo
zure telefonoan segurtasun ziurtagiri egokia ez
duzula jakinaraziko zaizu.
Ziurtagiriari buruzko informazioa egiaztatzeko,
ziurtagirira joan eta
Aukerak
>
Ziurtagiriaren
xehetas.
aukeratu. Ziurtagiriaren baliozkotasuna
egiaztatzen da eta hauetako oharren bat ikus
daiteke:
●
Ziurtagiria ez da fidagarria
— Ez duzu
ziurtagiria erabiltzeko aplikaziorik zehaztu.
●
Ziurtagiria iraungita
— Ziurtagiriaren
baliozkotasun epea iraungi da.
●
Ziurtagiriak oraindik ez du balio
— Ziurtagiriaren baliozkotasun epea oraindik ez
da hasi.
●
Ziurtagiri hondatuta
— Ziurtagiria ezin da
erabili. Ziurtagiri-hornitzailearengana jo.
Segurtasun ezarpenak aldatu.
Ziurtagiriaren ezarpen datutik aldatu baino lehen,
ziurtagiriaren jabea konfidantzazkoa dela eta
ziurtagiria benetan zerrendan dagoen jabearena
dela egiazta ezazu.
Autoritate ziurtagiri batera joan eta
Aukerak
>
Segurtasun ezarpenak
aukeratu. Ziurtagiriaren
arabera, aukeratutako ziurtagiria erabil dezaketen
aplikazioen zerrenda bat erakusten da. Adibidez:
●
Symbian instalazioa
:
Bai
— Ziurtagiri honek
Symbian sistema eragileko aplikazio berrien
iturriak ziurtatzen ditu.
●
Internet
:
Bai
— Ziurtagiri honek zerbitzariak
ziurtatzen ditu.
●
Aplikazio instalazioa
:
Bai
— Ziurtagiri honek
Java aplikazio berrien iturriak ziurtatzen ditu.
Aukerak
>
Segurtas. ezarp. editatu
aukeratu
balioa aldatzeko.
179
Ez
arpenak