Datu konexioak eta sarguneak
Zure gailuak datu-paketeen konexioak onartzen
ditu (sare zerbitzua), GSM sarean GPRS konexioa,
esaterako. Gailua GSM eta UMTS sareetan erabiltzen
denean, aldi berean datu konexio asko egon
daitezke aktibatuta eta sarguneek datu konexio bat
parteka dezakete. UMTS sarean, datu konexioek
aktibatuta jarraitzen dute ahots-deietan.
WLAN konexioa ere erabil daiteke. Aldi bakoitzean
konexio bakarra egon daiteke aktibo hari gabeko
LAN sare batean, baina interneteko sargune bera
aplikazio bat baino gehiagok erabil dezakete.
Datu konexio bat ezartzeko sargune bat behar da.
Sargune mota desberdinak zehatz daitezke,
adibidez:
●
MMS sargunea multimedia mezuak bidali eta
jasotzeko
183
Ez
arpenak
●
Interneteko sargunea (IAP) mezu elektronikoak
bidali eta jasotzeko eta internetera
konektatzeko
Zure zerbitzu-hornitzaileari galdetu lortu nahi
duzun zerbitzuarentzako zein sargune mota behar
den. Datu-pakete konexio zerbitzuei buruzko
eskuragarritasuna eta harpidetzari buruz gehiago
jakiteko jar zaitez harremanetan zure zerbitzu
hornitzailearekin.