Argazki onak ateratzeko
gomendioak
Argazkien kalitatea
Argazki kalitate egokiena erabili. Kamerak
argazkientzako kalitate ugari ditu. Kalitate
handiena erabili kamerak ahal duen argazkirik
onena ateratzen duela ziurtatzeko. Halere,
kontutan izan kalitate handiak tamaina handiagoa
behar duela. Argazkiak multimedia mezu (MMS)
batean edo mezu elektroniko bateko eranskin gisa
bidali nahi badituzu, baliteke MMS mezularitzarako
egokitutako argazki kalitate baxuena erabili behar
izatea. Kalitatea kameraren ezarpenetan zehazten
da.
Ikus "Argazki kameraren ezarpenak"78.
75
Kam
era
Hondoa
Hondo soil bat erabili. Erretratuak eta jendea
agertzen den argazkiak ateratzerakoan, hondo
konplexu eta beteak saihestu, arreta aurpegietan
ezartzeko. Kamera mugitu edo hondoa aldatu
baldintza hauek betetzen ez badira. Kamera
objektura gerturatu argazki garbiagoak ateratzeko.
Sakonera
Paisaiak eta eszenak ateratzerakoan, lehen planoak
objektuak ezarri, argazkiei sakontasuna gehitzeko.
Lehen planoko objektua gertuegi badago, baliteke
gandutsu ateratzea.
Argi baldintzak
Argiaren jatorria, indarra, eta norabidea aldatzeak
eragin handia izango du zure argazkian. Hauek dira
argi baldintza arrunt batzuk:
●
Argiaren jatorria gaiaren atzean. Saia zaitez gaia
argi iturri indartsu baten aurrean ez jartzen. Argi
iturria gaiaren atzean badago edo pantailan
azaltzen bada, argazkiak kontraste gutxi edukiko
du, ilunegia izan daiteke eta nahi ez diren argi
efektuak eduki ditzake.
●
Argia gaiaren alboan. Alboko argiak efektu
dramatikoa eskaintzen du baina gogorregia izan
daiteke eta baliteke kontraste gehiegi izatea.
●
Argi iturria gaiaren aurrean. Eguzkiaren argiak
gaia begiak ixtera bultza dezake. Kontrastea ere
handiegia izan daiteke.
●
Argi baldintza onena argi barreiatu eta leuna
dagoenean da, adibidez, egun lainotuetan edo
egun eguzkitsu batetan, zuhaitzen itzaletan.