Argazki segida bat atera
Segida modua kamera nagusiarekin bakarrik erabil
daiteke.
Kamerak jarraian argazkiak ateratzea nahi baduzu,
edo nahi duzun kopurua, memoria nahikoa badago,
tresna barra aktiboan
Sekuentzia modua
aukeratu.
Irudiak sekuentzia bizkor batetan ateratzeko,
Lehe
aukeratu eta argazkiak ateratzeko tekla
sakatuta eduki. Gailuak zuk tekla askatu edo
memoria agortu arte aterako ditu argazkiak.
Argazkiak ateratzeko tekla laburki sakatzen
baduzu, gailuak sei irudi aterako ditu sekuentzia
batetan.
Bi edo irudi gehiago tarte zehatz batetan
ateratzeko, nahi duzun denbora tartea aukeratu.
Irudiak ateratzeko, argazkiak ateratzeko tekla
74
Kam
era
sakatu. Irudia ateratzea gelditzeko,
Utzi
aukeratu.
Aterako diren irudi kopurua libre geratzen den
memoriak mugatzen du.
Ateratako irudiak sareta batetan azalduko dira
pantailan. Argazkia ikusteko, gurpila sakatu.
Denbora tarte bat erabili baduzu, azkena ateratako
irudia bakarrik erakutsiko da pantailan. Beste
argazkiak Irudiak aplikazioan ikusi ahal izango
dituzu.
Segida modua modu automatikoarekin ere erabil
dezakezu.
Segida moduko bisorera itzultzeko, argazkiak
ateratzeko tekla sakatu.
Segida modua itzaltzeko, tresna barra aktiboan
Sekuentzia modua
>
Hartze bakarra
aukeratu.