Kamera
Kamera
Zure Nokia N96 gailuak bi kamera dauzka. Kamera
nagusia, bereizmen handikoa (5 megapixelekoa),
gailuaren atzeko aldean dago. Bigarren kamerak
bereizmen gutxiago du eta aurreko aldean dago. Bi
kamerak erabil ditzakezu argazkiak atera eta
bideoak grabatzeko.
Telefonoak 2592x1944 pixeleko bereizmena
onartzen du. Gida honetan irudiaren bereizmena
modu ezberdinean azal daiteke.
Argazkiak eta bideoak automatikoki gordeko dira
Argazkietan.
Ikus "Argazkiak"81.
Kamerek
irudiak .jpeg formatuan sortzen dituzte. Bideoak
MPEG-4 formatuan gordetzen dira .mp4
luzapenarekin edo 3GPP formatuan .3gp
luzapenarekin (partekatze kalitatea).
Ikus "Bideo
kameraren ezarpenak"80.
Argazki eta bideo berrientzako memoria libratzeko,
adibidez, fitxategiak PC bateragarri batetara
transferi ditzakezu USB kable bateragarri batekin
eta fitxategiak telefonotik ezabatu. Telefonoak
memoria gutxi geratzen dela jakinarazten du.
Uneko memorian memoria libra dezakezu edo
abian dagoen memoria aldatu.
Argazkiak eta bideoak bidaltzeko hainbat aukera
dituzu, hala nola, multimedia mezuak, mezu
elektronikoak (eranskin gisa) edo bestelako
konexio moduak, Bluetooth konektibitatea edo hari
gabeko LAN konexioa, esaterako. Lineako album
bateragarri batera ere igo ditzakezu.
Ikus "
Argazkiak eta bideoak sarean partekatu "87.