GPS zerbitzuari buruz
Global Positioning System (GPS) mundu-mailako
irrati nabigazio sistema bat da, 24 satelite eta
hauen operazioak kontrolatzen dituzten
lurrazaleko estazioek osatzen dutena. Telefonoak
barruko GPS hartzaile bat dauka.
GPS terminalek sateliteetatik indar gutxiko irrati
seinaleak jasotzen dituzte eta seinaleen bidaiako
denbora neurtzen dute. Bidaiako denboraren bidez,
GPS hartzaileak kokapena kalkula dezake metro
gutxitako zehaztasunez.
GPS koordenatuak gradutan eta gradu
hamartarrean adierazten dira eta nazioarteko WGS/
84 koordenatu sisteman oinarrituta daude.
Posizionamendu Globaleko Sistema (GPS)
Amerikako Estatu Batuetako gobernuak
zuzendutakoa da, hau izanik sistema honen
zehaztasunaren eta mantentze lanen arduradun
bakarra. Estatu Batuetako gobernuak GPS
sateliteetan egiten dituen doikuntzek eragina izan
dezakete kokapenari buruzko datuen
zehaztasunean, eta hau Irrati-Nabigazio Plan
Federalaren eta Estatu Batuetako Defentsa Zibilaren
Sailean GPS politikari buruz sortu daitezkeen
aldaketen menpe dago. Sateliteen geometria
eskasak ere zehaztasunari eragin diezaioke. Zure
kokapenak, eraikinek, oztopo naturalek eta
eguraldiaren baldintzek, GPS seinaleen
erabilgarritasun eta kalitatean eragina izan
dezakete. GPS seinaleak jaso ahal izateko, GPS
hargailua kanpoan soilik erabili behar da.
Ez da gomendagarria edozein GPS erabiltzea
neurketa zehatz bat egiteko, ez eta GPS hargailuak
eta irrati zelularren sareek adierazten dituzten
datuetan soilik oinarritzea kokatu edo nabigatzeko.
Posizionamendu metodo ezberdinak gaitzeko,
Bluetooth GPSa, adibidez,
sakatu eta
Tresnak
>
Ezarpenak
>
Orokorra
>
Posizionamend.
>
Kokatze-erak
aukeratu.