Bluetooth konexioa
Bluetooth konexioa
Hari gabe konekta zaitezke beste gailu
bateragarrietara Bluetooth konektibitatea duten
beste telefono mugikor, ordenagailu, entzungailu
eta autorako kitekin.
Konexioa irudiak, bideoklipak, musika eta
soinuklipak, oharrak bidaltzeko erabil dezakezu,
baita zure ordenagailu bateragarritik fitxategiak
transferitzeko edo irudiak inprimagailu bateragarri
batetan inprimatzeko ere erabil dezakezu.
Bluetooth konexioa irrati uhinen bidez egiten
denez, konektatutako gailuek ez dute elkarri begira
egon beharrik. Baina gehienez elkarrengandik 10
metrora (33 oinera) egon behar dute eta, hala ere,
interferentziak jasan ditzakete tarteko hormak edo
tresna elektronikoak direla eta.
Telefonoa bateragarria da Bluetooth 2,0
zehaztapenarekin eta profil hauek onartzen ditu:
Audio/bideo banaketa orokorraren profila, audio
banaketa aurreratuaren profila, urruneko
kontroleko audio/bideo profila, oinarrizko
irudigintza profila, markatze sareen profila,
fitxategi transferentzia profila, mugikorren profila,
entzungailuen profila, interfaze gizatiarreko
gailuen profila, Object Push profila, SIM sargune
profila, sinkronizazio profila, serie ataken profila
eta kontaktuetarako sargune profila. Bluetooth
teknologia onartzen duten beste gailu batzuekiko
bateragarritasuna ziurtatzeko, modelo honetarako
Nokiak onartutako osagarri homologatuak erabili
behar dira bakarrik. Beste gailuen fabrikatzaileekin
egiaztatu gailu horiek telefono honekin
bateragarriak ote diren.
Bluetooth teknologia darabilten funtzioek bateria
indar gehiago behar dute eta, beraz, bateriaren
iraupena murrizten dute.
Telefonoa blokeatuta dagoenean ezin da Bluetooth
teknologia erabili.