Urruneko SIM modua
Urruneko SIM modua aktibatu baino lehen, bi
gailuak parekatuta egon behar dute eta beste
gailuak abiarazi behar du parekaketa. Parekaketa
egiterakoan, 16 digituko pasakodea erabili eta
beste gailua baimendu.
Urruneko SIM modua bateragarria den autorako kit
osagarri batekin erabiltzeko, Bluetooth
konektibitatea aktibatu eta urruneko SIM
moduaren erabilera gaitu zure gailuan. Zure
telefonoan urruneko SIM modua gaitu.
Zure telefonoa urruneko SIM moduan badago,
Urrutiko SIM modua
azalduko da zure pantaila
nagusian. Hari gabeko sarerako konexioa itzalita
dago, bateria adierazlearen ondoko ikurrak
erakutsi bezala, eta ezingo dituzu SIM txartelaren
zerbitzuak edo sare mugikorreko estaldura behar
duten funtzioak erabili.
Haririk gabeko telefonoa urruneko SIM moduan
badago, osagarri bateragarri bat bakarrik erabil
dezakezu, autorako gailua adibidez, deirik egin edo
jasotzeko. Honela dagoen bitartean, telefonoak
ezin izango du deirik egin, telefonoan
programatuta dauden larrialdietarako
zenbakietara izan ezik. Zure telefonotik deirik
egiteko, aurrena urruneko SIM modutik atera behar
duzu. Telefonoa blokeatuta badago,
desblokeatzeko kodea sartu behar duzu.
Urruneko SIM modutik ateratzeko, itzaltzeko tekla
sakatu eta
Irten urrun. SIM modutik
aukeratu.