WLAN konexioak
WLAN erabili ahal izateko Interneteko WLAN
sargune bat (IAP) sortu behar duzu. Sargunea
erabili internetera konektatu behar diren
aplikazioentzako.
Ikus "WLAN interneteko
sarguneak"123.
Garrantzitsua: Zure haririk gabeko LAN
konexioaren segurtasuna hobetzeko, kodeketa-
metodoren bat gaitu beti. Kodeketa-metodoren bat
erabiltzeak inor zure datuetan baimenik gabe
sartzeko arriskua murrizten du.
122
Konexi
oak
WLAN interneteko sargunea erabiliz datuen
konexio bat sortzen duzunean, WLAN konexio bat
ezartzen. WLAN konexio aktiboa amaitzen da
datuen konexioa amaitzen duzunean.
WLAN erabili dezakezu ahots-dei batean edo datu-
paketea aktibatuta dagoenean. WLAN sargune
batera soilik egon zaitezke konektatua aldi berean,
baina aplikazio askok interneteko sargune bera
erabili dezakete.
Telefonoa offline profilean badago WLAN ere erabili
dezakezu (eskuragarri badago). Gogoratu
segurtasun baldintza aplikagarri guztiak bete
behar direla haririk gabeko WLAN konexio bat
ezarri eta erabiltzerakoan.
Aholkua: Telefonoa identifikatzen duen
multimedia sargunearen kontrol (MAC)
helbide bakarra egiaztatzeko,
*#62209526# sartu egonean moduan.