Sarbide kodeak
Koderen bat ahaztu baduzu, jar zaitez
harremanetan zerbitzu hornitzailearekin.
●
Identifikazio zenbaki pertsonaleko kodea
(PIN) — Kode honek zure SIM txartela baimendu
gabeko erabileraren kontra babesten du. PIN
kodeak (4tik 8 digitura) gehienetan SIM
txartelarekin batera dator. PIN kodea hiru aldiz
segidan gaizki idazten baduzu, kodea blokeatu
egingo da eta PUK kodea beharko duzu
desblokeatzeko.
●
UPIN kodea — Kode hau USIM txartelarekin
batera dator. USIM txartela SIM txartelaren
bertsio hobetu bat da eta UMTS telefonoekin
bateragarria da.
●
PIN2 kodea — Kode hau (4tik 8 digitura) SIM
txartel batzuekin dator eta beharrezkoa da zure
telefonoko funtzio batzuetara sartu ahal izateko.
●
Blokeo kodea (edo segurtasun kodea) — Blokeo
kodeak zure gailua erabilera baimendu
gabearen kontra babesten lagunduko dizu.
Kodea sor eta alda dezakezu eta zure gailua
kodea eskatzeko ezar dezakezu. Kode berria
ezkutuan, leku seguru batetan eta telefonotik
urrun gorde. Kodea ahazten baduzu eta gailua
23
La
guntza bilatu
blokeatuta badago, zure gailuak zerbitzuak
beharko ditu eta baliteke kostuak egotea.
Informazio gehiago jasotzeko, joan zaitez Nokia
Care puntura edo zure zerbitzu-
hornitzailearengana.
●
Desblokeatzeko gako pertsonala (PUK) eta PUK2
kodea — Kode hauek (8 digitu) beharrezkoak
dira blokeatutako PIN edo PIN2 kodeak
aldatzeko, hurrenez hurren. Kodeak SIM
txartelarekin batera ez badatoz, jar zaitez
harremanetan zure SIM txartelaren
operadorearekin.
●
UPUK kodea — Kode hau (8 digitu) beharrezkoa
da blokeatutako UPIN kodea aldatzeko. Kodea
USIM txartelarekin batera ez badator, jar zaitez
harremanetan zure USIM txartelaren
operadorearekin.