Software-eguneratzea
Baliteke Nokiak software eguneratzea, funtzio
berriak, hobekuntza edo erabilera hobetuak
sortzea. Ordenagailuko Nokia Software Updater
aplikazioaren bidez eska ditzakezu eguneratze
hauek. Baliteke software eguneratzeak produktu
guztientzako edo hauen modeloentzako
eskuragarri ez egotea. Baliteke operadore guztiek
azkeneko software bertsioak ez onartzea.
Telefonoaren softwarea eguneratzeko
ondorengoak behar dituzu: Nokia Software Updater
aplikazioa, Microsoft Windows XP edo Vista sistema
eragileekin bateragarria den PCa, banda zabaleko
Interneterako sarbidea eta telefonoa PCra
konektatu ahal izateko kable egokia.
22
La
guntza bilatu
Abisua: Softwarearen bertsio berriak
instalatzerakoan, ezin da gailua erabili, ezta
larrialdi deietarako ere, instalazioa bukatu eta
gailua berrabiarazi arte. Egiaztatu datuen
segurtasun kopiak egiten dituzula softwarea
eguneratu baino lehen.
Informazio gehiago lortzeko eta Nokia Software
Updater aplikazioa deskargatzeko,
www.nokia.com/softwareupdate edo zure
herrialdeko Nokia webgunea bisitatu.
Zure sareak hari gabeko software eguneratzeak
onartzen baldin baditu, hauek gailuaren bidez ere
eska ditzakezu.
Aholkua: Zure gailuan softwarearen bertsioa
egiaztatzeko, *#0000# idatzi egonean
moduan dagoenean.