Nabigazioa
Ahotsez lagundutako pausokako Gidatu & Oinez
nabigazio zerbitzua edo Oinezko nabigazio
zerbitzua soilik erosteko, aukeratu
Aukerak
>
Gehigarriak
>
Nab. geh.
edo
Oinez
. Zerbitzuak
kreditu txartelarekin edo telefono fakturaren bidez
ordain daitezke (zure sarearen zerbitzu-
hornitzaileak onartzen badu).
Gidatzeko nabigazioa
Gidatu & Oinez nabigazio zerbitzua erosteko,
aukeratu
Aukerak
>
Gehigarriak
>
Nab. geh.
.
Nabigazioa lehenengo aldiz erabiltzerakoan,
ahotsez lagundutako nabigaziorako hizkuntza
aukeratu behar da eta ahotsaren fitxategiak
deskargatu aukeratutako hizkuntzan. Ahotsaren
fitxategiak Nokia Map Loaderren bidez ere deskarga
daitezke.
Ikus "Mapak deskargatu"104.
Hizkuntza beranduago aldatzeko, Mapak
aplikazioaren ikuspegi nagusian, aukeratu
Aukerak
>
Tresnak
>
Ezarpenak
>
Nabigazioa
>
Ahots bidezko gidaritza
eta
hizkuntza bat, eta deskargatu ahotsaren fitxategiak
aukeratutako hizkuntzan.
Oinezko nabigazioa
Oinezko nabigazio zerbitzua erosteko, aukeratu
Aukerak
>
Gehigarriak
>
Oinez
.
Oinezko nabigazioak eta gidatzekoak hainbat
ezberdintasun dituzte: Oinezko ibilbideak
gidatzeko nabigazioaren murrizketak alde batera
uzten ditu, norabide bakarreko kaleak eta biratzeko
debekuak esaterako, eta oinezkoentzako guneak
eta parkeak kontutan hartzen ditu. Halaber,
oinezkoen guneei eta kale txikiei lehentasuna
ematen die eta errepideak eta autobideak alde
batera uzten ditu. Oinezko ibilbide baten luzera
gehienez 50 kilometrora mugatuta dago (31
miliara) eta gehienez 30 km/h-ko abiadurara (18
milia/h). Abiadura muga gainditzen bada,
nabigazioa eten egingo da eta abiadura jaistean
berrekingo zaio nabigazioari.
107
Mapak
Pausokako nabigazioa edo ahotsezko lagundutako
nabigazioa ez daude eskuragarri Oinezko
nabigazioan. Honen ordez, gezi handi batek
ibilbidea adierazten du eta pantailaren azpiko
aldean agertzen den gezi txiki batek helmuga
erakusten du. Satelite ikuspegia Oinezko
nabigazioan soilik dago eskuragarri.
Nahi duzun tokira nabigatu
Ahotsez lagundutako GPS nabigazioaren bidez
helbide batera joateko, aukeratu mapako edo
emaitzen zerrendako kokapen bat eta aukeratu
Aukerak
>
Gidatu hona:
edo
Honaino ibili
.
Nabigazioan ikuspegi batetik bestera aldatzeko,
mugitu ezkerrera edo eskuinera.
Nabigazioa gelditzeko, sakatu
Gelditu
.
Nabigazio aukerak hautatzeko, sakatu
Aukerak
nabigatzerakoan. Gidatzeko nabigazioa aktibatuta
badago, menu bat erakutsiko da hainbat aukerekin.
Menuko aukerek hainbat tekla dituzte esleituta.
Adibidez, sakatu 2 ahotsezko komando bat
errepikatzeko, 3 egun eta gau moduen artean
aldatzeko eta 4 uneko kokapena gordetzeko.