Mapak deskargatu
Mapak aplikazioan mapa bat arakatzerakoan,
automatikoki mapa berri bat deskargatzen da
dagoeneko deskargatutako mapek estaltzen ez
duten eremu batera mugitzen zarenean. Datu
kontagailuari esker (kB), transferitutako datu
kopurua ikus daiteke pantailan. Kontagailuak
sareko trafikoa erakusten du mapak arakatu,
ibilbideak sortu edo sarean kokapenak
bilatzerakoan. Mapak deskargatzean datu kopuru
handiak igor daitezke zerbitzu-hornitzailearen
sarearen bidez. Datuak igortzeko tarifei buruzko
informazioa jasotzeko, jo ezazu zure zerbitzu
hornitzailearengana.
Telefonoak mapak automatikoki ez deskargatzeko,
adibidez, ibiltaritzan zaudenean edo zerbitzu
gehigarriek mapei buruzko datu gehiago behar
dituztenean, aukeratu
Aukerak
>
Tresnak
>
Ezarpenak
>
Internet
>
Piztean konektatu
>
Ez
.
Memoria txartelean mapak edo ahotsez
lagundutako nabigaziorako fitxategiak gordetzeko
104
Mapak
kokapena zehazteko, aukeratu
Aukerak
>
Tresnak
>
Ezarpenak
>
Mapa
>
Geh. mem.
erabilera
. Aukera hau memoria txartel
bateragarriekin soilik erabil daiteke. Memoria
beteta dagoenean, maparik zaharrena ezabatzen
da. Gordetako mapen datuak Nokia Map Loader PC
softwarearen bidez ezaba daitezke.
Nokia Map Loader
Nokia Map Loader ordenagailurako softwarea da,
mapak Internetetik jaitsi eta telefonoan edo
memoria txartel bateragarri batean (sartuta
badago) instalatzeko erabiltzen dena. Pausoz
pausoko nabigaziorako ahots fitxategiak ere jaits
daitezke.
Nokia Map Loader erabiltzeko, aurrez ordenagailu
bateragarri batean instalatu behar duzu.
Ordenagailurako softwarea www.nokia.com/maps
gunean jaitsi dezakezu. Pantailako argibideak
jarraitu.
Mapak aplikazioa erabili eta mapak gutxienez behin
arakatu behar dituzu Nokia Map Loader erabili
baino lehen. Nokia Map Loaderrek Mapak
aplikazioaren historia erabiltzen du deskargatu
beharreko maparen bertsioa egiaztatzeko.
PCarentzako softwarea zure ordenagailuan
instalatu ondoren, mapak deskargatzeko ondoko
urratsak jarraitu:
1.
Telefonoa PCra konektatu USB kable bateragarri
baten bidez.
Masa biltegia
gisa USB konexioa
aukeratu.
2.
Ireki Nokia Map Loader zure PCan. Nokia Map
Loaderrek deskargatu beharreko mapen
bertsioa egiaztatzen du.
3.
Aukeratu nahi dituzun mapak edo ahots
fitxategiak eta telefonoan deskargatu eta
instalatu.
Aholkua: Nokia Map Loaderrekin datu-
transferentzien gastua murriztuko duzu.