Mapei buruz
sakatu eta
Mapak
aukeratu.
Mapak aplikazioarekin, zure kokapena ikusi, hiri eta
herrialde desberdinetako mapak arakatu,
helbideak eta leku interesgarriak bilatu, leku
batetik besterako ibilbidea ezagutu, kokapenak
mugarri gisa gorde eta hauek gailu
bateragarrietara bidal ditzakezu.
Halaber, zerbitzu gehigarriak eros daitezke;
adibidez, gidak, ahotsez lagundutako pausokako
Gidatu & Oinez nabigazio zerbitzua eta trafikoari
buruzko informazio zerbitzua.
Mapak aplikazioak GPSa erabiltzen du.
Ikus
"Kokapena (GPS)"97.
Telefonoaren ezarpenetan
kokapen metodoak zehatz daitezke.
Ikus
"Kokapenaren ezarpenak"180.
Kokapenaren
informazio zehatzagoa lortzeko, GPS bateratua edo
GPS hartzaile aldagarri bat erabil ezazu.
Mapak lehenengoz erabiltzerakoan, Interneteko
sarbidea zehaztu beharko duzu zure kokapenari
dagozkion mapak deskargatzeko. Beranduago
sarbide lehenetsia aldatzeko, Mapak aplikazioan
aukeratu
Aukerak
>
Tresnak
>
Ezarpenak
>
Internet
>
Sareko helbidea
(konektatuta
zaudenean bakarrik ikusiko da).
Mapa bat Mapak aplikazioan erakusterakoan,
eremuko mapa datuak automatikoki jaisten dira
zure telefonora internet bidez. Mapa bat
deskargatuko da, dagoeneko jaitsita ez dagoen
alde batera mugitzen bazara. Zenbait mapa aurrez
zehaztuta datoz telefonoaren memoria txartelean.
Mapa gehiago deskarga daitezke Nokia Map Loader
PC softwarea erabiliz.
Ikus "Mapak
deskargatu"104.
Aholkua: Mapak haririk gabeko LAN
konexioaren bidez ere deskarga ditzakezu.
Mapak deskargatzerakoan, datu kopuru handiak
igortzen dira zure zerbitzu hornitzailearen sarearen
bidez. Datuak igortzeko tarifei buruzko informazioa
jasotzeko, jo ezazu zure zerbitzu
hornitzailearengana.
Mapak aplikazioa irekitzerakoan Interneteko
konexioa automatikoki ezartzea nahi baduzu,
Mapak aplikazioan aukeratu
Aukerak
>
Tresnak
>
Ezarpenak
>
Internet
>
Piztean
konektatu
>
Bai
.
102
Mapak
Telefonoa etxekoa ez den sare batera konektatzean
ohar bat jasotzeko, aukeratu
Aukerak
>
Tresnak
>
Ezarpenak
>
Internet
>
Roaming
oharra
>
Aktibatu
(konektatuta zaudenean
bakarrik ikusiko da). Sare zerbitzu
hornitzailearengana jo ibiltaritza kostuei buruzko
informazio gehiago lortzeko.
Ia mapa digital gehienak neurri batean edo bestean
zehaztu gabe edo osatu gabe daude. Ez oinarritu
telefono honetan ematen diren mapetan soilik.