Musika-jogailua
Abisua: Musika neurrian entzun. Bolumen
altuarekin jarraian denbora gehiegi egoteak zure
entzumena kaltetu dezake. Ez ezazu gailua zure
belarriarengandik hurbil jarri bozgorailua jarrita
dagoen bitartean, bolumena altuegi egon
baitaiteke.
Musika-jogailuak AAC, AAC+, eAAC+, MP3 eta WMA
formatuak onartzen ditu. Baliteke musika-jogailuak
fitxategi formatu baten ezaugarri guztiak edo
aldaketak ez onartzea.
Musika-jogailua podcast pasarteak entzuteko ere
erabili daiteke. Podcasting izenez ezagutzen da
audio eta bideo edukiak interneten bidez
bidaltzeko modua, eta RSS nahiz Atom teknologiak
erabiltzen ditu gailu mugikorretan eta PCetan
erreproduzitzeko.
Gailu bateragarrietako musika transferi daiteke
telefonora.
Ikus "Musika telefonora
transferitu"59.