Windows Media Playerrekin transferitu
Musika sinkronizatzeko funtzioak Windows Media
Playerren bertsioaren arabera ezberdinak izan
daitezke. Informazio gehiagorako, jo Windows
Media Player gidara edo laguntzara. Argibide hauek
Windows Media Player 11 bertsioari dagozkie.
Eskuzko sinkronizazioa
Eskuz sinkronizatuta mugitu, kopiatu edo ezabatu
nahi dituzun abestiak eta zerrendak aukeratzen
dituzu.
1.
Telefonoa Windows Media Playerrera
konektatutakoan, aukeratu telefonoa eskuineko
zerrendan gailu bat baino gehiago badaude
konektatuta.
Zure gailuan memoria-txartel bateragarri bat
sartuta baduzu, Windows Media Player
aplikazioak masa-memoria eta memoria-
txartela gailu ezberdin gisa erakusten ditu.
2.
Ezkerreko leihoan sinkronizatu nahi dituzun
ordenagailuko fitxategiak aukeratu.
3.
Abestiak arrastaka eraman eskuineko
Sinkronizazio zerrendara.
Sinkronizazio zerrendaren gainean gailuko
memoria eskuragarria ikusten da.
4.
Abestia edo albumak ezabatzeko,
Sinkronizazio zerrendan elementu bat
aukeratu, eskuineko botoiarekin klik egin eta
Zerrendatik ezabatu aukeratu.
5.
Sinkronizatzen hasteko, egin klik
Sinkronizatzen hasi aukeran.
Sinkronizazio automatikoa
1.
Windows Media Playerren sinkronizazio
automatikoa aktibatzeko, egin klik
Sinkronizazioa fitxan, aukeratu Nokia
telefonoa > Sinkronizazioa zehaztu... eta
markatu Gailu hau automatikoki
sinkronizatu laukia.
2.
Automatikoki sinkronizatu nahi dituzun
zerrendak aukeratu Zerrenda eskuragarriak
leihoan eta egin klik Gehitu aukeran.
Aukeratutako fitxategiak Sinkronizazio
zerrenda leihora transferitzen dira.
3.
Sinkronizazioaren konfigurazioa amaitzeko
egin klik Amaitu aukeran.
Gailu hau automatikoki sinkronizatu laukia
markatuta dagoenean eta telefonoa ordenagailura
konektatzen duzunean, telefonoko musika biltegia
60
Mu
sika karp
eta
automatikoki eguneratzen da Windows Media
Playerren aukeratutako zerrendaren arabera.
Zerrendarik aukeratzen ez bada ordenagailuko
musika biltegi osoa sinkronizatzen da. Telefonoan
behar adina memoriarik geratzen ez bazaizu,
Windows Media Playerrek eskuzko sinkronizazioa
aukeratzen du automatikoki.
Sinkronizazio automatikoa geratzeko, egin klik
Sinkronizazioa fitxan eta aukeratu Geratu Nokia
telefonoaren sinkronizazioa.