Sareko zerbitzuak
Telefonoa erabiltzeko haririk gabeko zerbitzu-
hornitzaile baten harpidedun izatea beharrezkoa da.
Telefonoko aukera askotan sareko aukera bereziak
12
Se
gu
rtasuna
behar dira. Aukera horiek ez daude erabilgarri sare
guztietan, zenbait sarek zerbitzu-hornitzaileekin
akordio bereziak izatea eska dezakete sareko
zerbitzuak erabili aurretik. Sareko zerbitzuak
erabiltzean datu-transmisioak gauzatzen dira. Jo
zerbitzu-hornitzailera zure hornitzailearen sareko eta
roaming sareetako datu-transmisio tarifak
ezagutzeko. Zure zerbitzu-hornitzaileak azal
diezazuke zerbitzuaren funtzionamendua, baita
honen kostua ere. Sare batzuek muga batzuk jartzen
dituzte, sareko zerbitzuak erabiltzeko garaian. Esate
baterako, sare batzuek ez dituzte hizkuntzei lotutako
karaktere eta zerbitzu guztiak onartzen.
Zure zerbitzu-hornitzaileak telefonoko zenbait aukera
ezgaitzeko edo ez aktibatzeko eskatu liezazuke. Kasu
horretan, aukera horiek ez dira telefonoko menuan
agertuko. Era berean, telefonoak konfigurazio berezia
izan dezake, menuen izen, hurrenkera edo ikono
desberdinak izanik, adibidez. Azalpen gehiago
jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu-hornitzailearengana.
Telefono honek TCP/IP protokoloetan dabiltzan WAP
2.0 protokoloak (HTTP eta SSL) onartzen ditu. Halere,
telefonoko zenbait aukera erabiltzeko, MMS, arakatzea
eta mezu elektronikoak adibidez, sareak teknologia
horiek onartu behar ditu.
13
Se
gu
rtasuna