Zure telefonoa
Gida honetan deskribatzen den haririk gabeko
telefonoa (E)GSM 850, 900, 1800, 1900 eta UMTS 900
eta 2100 MHz sareak erabiltzeko homologatuta dago.
Sareei buruzko informazio gehiago jasotzeko jo ezazu
zure zerbitzu-hornitzailearengana.
Telefonoko aukerak erabiltzeko garaian, lege guztiak
bete eta tokian tokiko ohiturak eta besteen
11
Se
gu
rtasuna
pribatutasun eta legezko eskubideak errespetatu
behar dira, copyright eskubideak barne.
Copyright babesa dela eta, argazkiak, musika eta
bestelako edukiak kopiatu, aldatu, igorri edo bidali edo
birbidaltzea galarazita egon liteke.
Telefonoak hainbat konektibitate metodo onartzen
ditu. Ordenagailuek bezalaxe, telefonoak ere birusak
eta bestelako eduki kaltegarriak jaso ditzake. Mezu,
konektibitate eskaera, bilaketa eta deskargekin kontu
berezia izan. Software kaltegarrien aurkako babes
egokia eskaintzen duten iturri fidagarrietako zerbitzu
eta softwareak bakarrik instalatu eta erabili. Hala nola,
Symbian Signed ziurtagiria dutenak edo Java Verified™
azterketa gainditu dutenak. Zure telefonoan eta hari
konektatutako edozein ordenagailutan birus kontrako
edo bestelako segurtasun softwarea instalatzea
gomendatzen da.
Zure telefonoak bitartekarien webguneetarako lotura
eta laster-markak izan ditzake instalatuta. Zure
telefonoaren bitartez beste bitartekarien
webguneetara sartzeko aukera izan dezakezu.
Bitartekarien webguneak ez daude Nokia
konpainiarekin afiliatuta eta Nokia konpainiak ez du
hauen inolako ardurarik bere gain hartzen. Webgune
hauetara sartzea erabakiz gero, eduki edo segurtasun
neurriak hartzea gomendatzen da.
Abisua: Iratzargailua ez beste aukerarik
erabiltzeko, telefonoak piztuta egon behar du. Ez piztu
telefonoa, haririk gabeko gailuen erabilerak
interferentziarik edo arriskurik sor badezake.
Bulegoko aplikazioek Microsoft Word, PowerPoint, eta
Excel-en (Microsoft Office 2000, XP, eta 2003) ezaugarri
orokorrak onartzen dituzte. Fitxategi mota guztiak
ezin dira ikusi edo aldatu.
Telefonoan gordetako informazio garrantzitsuaren
segurtasun-kopiak egin edo informazio hori idatziz
gordetzea gomendatzen da.
Beste edozein gailutara konektatu aurretik, gailu
horren erabiltzaile-gida irakurri, segurtasunari
buruzko xehetasunen berri jasotzeko. Ez konektatu
produktu bateraezinik.
Baliteke gidako irudiak zure telefonokoen berdinak ez
izatea.