Ibilgailuak
RF seinaleek gaizki instalatutako edo babestutako
motordun ibilgailuen sistema elektronikoei eragin
diezaiekete, adibidez, injekzio sistema
elektronikoei, balazten blokeo-kontrako sistema
elektronikei, abiadura kontrolatzeko sistema
elektronikoei eta airbag sistemei. Informazio
gehiago jasotzeko, jo ezazu zure ibilgailuaren edo
gehitu zaion beste edozein ekipamenduren
fabrikatzailea edo bere ordezkoarengana.
Bakarrik langile gaituek saldu edo instalatu
beharko lukete gailua ibilgailuan. Instalazio edo
zerbitzu eskasa arriskutsua izan daiteke eta gailuari
aplikatzen zaion bermea baliogabetu dezake.
Egiaztatu ezazu aldiro zure ibilgailuan jarritako
haririk gabeko gailuen ekipamendua ongi
muntatuta dagoela eta zuzen dabilela. Ez gorde edo
eraman substantzia sukoirik, adibidez, likidoak,
gasak edo material leherkariak gailua, bere atalak
edo ekipamendua dagoen konpartimentu
berdinean. Airbaga duten ibilgailuentzako:
gogoratu airbaga indar handiarekin puztutzen
dela. Airbagaren gainean edo hau zabaltzen den
tokian, ez ezazu jarri objekturik, instalatutako
ekipamendua eta mugikorraren atal eramangarriak
barne. Mugikorraren ekipamendua ibilgailuaren
barnean gaizki instalatuta badago, eta airbaga
puztutzen bada, zauri larriak sortu daitezke.
Hegazkinean hegan zoazenean gailua erabiltzea
galarazita dago. Itzali ezazu gailua hegazkinera igo
baino lehen. Mugikorren erabilpena hegazkin
batean arriskutsua izan daiteke honen
funtzionamendurako, mugikorraren sare konexioa
moztu dezake eta legez kontrakoa izan daiteke.