Inguru eragilea
Telefono honek irrati frekuentzien aurrean jasan
daitezkeen arriskuei buruzko arautegia betetzen
du, betiere, belarriaren ondoan posizio normalean
erabiltzen denean , edo gutxienez gorputzetik 1,5
zentimetrotara (5/8 hazbetetara)ko distantziara
dagonean. Telefonoa gorputzarengandik hurbil
zorro babesle batean, gerriko poltsatxo batean edo
euskarri batekin erabiliz gero, honek ez luke
metalik eraman behar eta telefonoa gorputzetik
aurrez aipatutako distantziara eraman beharko
zenuke.
Datu fitxategiak edo mezuak bidaltzeko, telefono
honek kalitate honeko sare konexioa eskatzen du.
Kasu batzuetan, datu fitxategi edo mezuen
igorpenak atzeratu egin daitezke konexio egokia
erabilgarria egon arte. Ziurta ezazu gorago
aipatutako banatze distantzien jarraibideak
betetzen direla igorpena bukatu arte.
Telefonoaren atal batzuk magnetikoak dira.
Telefonoak material metalikoak erakar ditzake. Ez
itzazu jarri kreditu txartelak edo beste
biltegiratzeko modu magnetikorik gailuarengandik
hurbil; bestela, gordetzen duen informazioa
ezabatu daiteke.