Larrialdi deiak
Garrantzitsua:Telefono mugikorrek,
telefono hau barne, irrati seinaleak, haririk gabeko
eta lehorreko sareak eta erabiltzaileak
programatutako funtzioak erabiliz funtzionatzen
dute. Zure gailuak internet bidezko ahots deiak
onartzen baditu (interneteko deiak), mugikorra eta
interneteko telefonoa biak aktibatu. Honela,
telefonoak larrialdi deiak egiteko mugikorraren
sarea eta internet hornitzailea erabiliko ditu
aktibatuta badaude. Ez da uneoro konektatzeko
aukera izatea ziurtatzen. Ez zaitez inoiz egon
telefono mugikor baten menpe komunikazio
garrantzitsuetarako, adibidez, osasun larrialdi
baterako.
Larrialdiko deiak egiteko:
1.
Telefonoa itzalita baldin badago, piztu ezazu.
Seinaleak behar besteko indarra daukan
begiratu. Telefono motaren arabera, baliteke
ondorengoak ere egin behar izatea:
●
SIM txartela sartu, telefonoak erabiltzen
badu.
●
Aktibatu dituzun zenbait dei murrizketa
ezgaitu.
●
Profila hegaldi edo lineaz kanpoko modutik
modu aktibo batera aldatu.
2.
Sakatu “Bukatu” (“End”) tekla behar bezain
beste, bistaratutakoa ezabatu eta gailua
deietarako prest jartzeko.
3.
Sartu zauden tokiko larrialdi zenbaki ofiziala.
Larrialdi zenbakiak tokiaren arabera alda
daitezke.
4.
Sakatu deitzeko tekla.
Larrialdi dei bat egitean, eman ezazu beharrezko
informazio guztia ahalik eta zehatzen. Zure gailu
mugikorra komunikatzeko modu bakarra izan
daiteke istripu bat dagoen tokian. Deia ez bukatu
hori egiteko baimenik ez den bitartean.