Lehenengo aldiz
1.
Live TV irekitzeko, multimedia tekla sakatu, eta
aukeratu
Tel. eta bideoa
>
Zuzeneko
telebista
. Sistemak zure kokalekuan
eskuragarri dauden programak erakusten ditu.
Lehenengo aldian minutu batzuk iraun ditzake.
2.
Programa gida bat aukeratzeko, joan hara eta
sakatu gurpila. Sistemak eskuragarri dauden
kateak antolatzen ditu. Baliteke honek denbora
behar izatea. Programaren gida gero alda
dezakezu ezarpenetan.
Azken aukeratutako programa-gida eta azken
ikusitako telebista-katea Live TV irekitako hurrengo
aldian erakutsiko dira.
Gailuak ez badu programa-gidarik aurkitzen Live TV
irekitzerakoan, aukeratu
Aukerak
>
Berriz
eskaneatu
eskuragarri dauden programa-gidak
bilatzeko. Aukeratu gidetako bat.
Live TV zerbitzuak gailuaren memoria asko
betetzen du programa-gida gordetzeko. Gailua
programa-gida aldiro eguneratzen saiatzen da,
baita Live TV piztuta ez dagoenean ere.
Eguneratzeko memoria nahikoa ez badago, gailuak
memoria gutxi dagoela jakinaraziko dizu.
Telefonoaren memorian lekua egiteko, datuak
memoria-txartel bateragarri batera (eskuragarri
badago) edo PC bateragarri batera transferitu.
Ikus "Erabili gabeko memoria"25.