Nokiaren Bideo Zentroa
Nokiaren Bideo Zentroarekin (sareko zerbitzua),
bideoak deskargatu eta zuzenean erreproduzi
ditzakezu Interneteko bideo zerbitzu
bateragarrietatik, datu pakete edo WLAN konexio
bat erabiliz. Halaber, bideoak ordenagailu
bateragarri batetik telefonora transferi eta Bideo
zentroan ikus daitezke.
Bideoak deskargatzeko datu paketeen sarguneak
erabiltzeak zure zerbitzu hornitzailearen saretik
datu kantitate handiak bidaltzea esan nahiko luke.
Datuak igortzeko tarifei buruzko informazioa
jasotzeko, jo zure zerbitzu hornitzailearengana.
Telefonoak zerbitzu lehenetsiak eduki ditzake.
Zerbitzu hornitzaileek dohaineko edukia eskain
dezakete edo bestela gastuak kobratu. Egiaztatu
prezioak zerbitzuan edo galdetu zerbitzu
hornitzaileari.