Entzungailua
Entzungailu bateragarriak konekta ditzakezu
telefonora. Baliteke kable modua aukeratu behar
izatea.
38
Telefonoa
Abisua: Aurikularrak
erabiliz gero, kanpotik
datozen zaratak entzuteko
gaitasuna galdu dezakezu. Ez
erabili aurikularrak zure
segurtasuna arriskuan jar
badezakezu.
Entzungailu batzuk bi zatitan
datoz, urruneko kontrol
unitatea eta aurikularrak.
Urruneko kontrol unitateak
mikrofono bat eta deiak egin
edo amaitzeko teklak,
bolumena egokitzeko teklak eta musika edo
bideoak erreproduzitzeko teklak dauzka.
Aurikularrak urruneko kontrol unitatearekin erabili
ahal izateko, unitatea gailuko Nokia AV
konektorean (3,5 mm) konektatu eta, gero,
aurikularrak unitatera konektatu.
Eskulibreko telefono deiak egiteko, entzungailua
urruneko kontrol unitate bateragarri batekin
erabili, edo gailuaren mikrofonoa erabili.
Dei baten bitartean bolumena egokitzeko, zure
gailuaren edo ahal bada, entzungailuko bolumen
tekla erabili. Entzungailu batzuk multimedia
bolumen kontrolak dituzte, musikaren eta bideoen
bolumena egokitzeko bakarrik erabiltzen direnak.
TV irteera kable bateragarri bat ere konekta
dezakezu telefonoko Nokia AV konektorera (3,5
mm).
Ikus "TB irteera modua"54.
Irteera seinala igortzen duen produkturik ez
konektatu, gailua kalte bailezakete. Ez ezazu
tentsio iturririk konektatu Nokia AV Connector-era.
Nokiak telefono honekin erabiltzeko onartu ez
duen entzungailu edo bestelako gailu osagarriren
bat Nokia AV Connector-era konektatzerakoan,
ahots mailei arreta berezia ipini.
Bolumenaren eta