Lineaz kanpo profila
Lineaz kanpo profila aktibatzeko, pizteko tekla
sakatu eta
Lineaz kanpo
aukeratu. Edo
sakatu
eta
Tresnak
>
Profilak
>
Lineaz kanpo
aukeratu.
Lineaz kanpo profilari esker telefonoa erabiltzen
jarrai dezakezu, haririk gabeko sarera
konektatzeko beharrik gabe. Lineaz kanpo profila
aktibatzen denean, hari gabeko sare konexioa
itzaltzen da, seinale adierazleak erakutsi bezala:
. Gailuak jaso eta bidaltzen dituen hari gabeko RF
seinale guztiak eragozten dira. Mezuak bidaltzen
saiatuz gero, irteera ontzian gordeko dira
beranduago bidaltzeko.
Lineaz kanpo profila aktibatuta dagoenean,
telefonoa SIM txartelik gabe erabil daiteke.
Garrantzitsua: Konexiorik gabeko profilean
ezin da deirik egin edo jaso, ezta haririk gabeko sare
estaldura eskatzen duten beste funtzio batzuk
erabili. Hala ere, zure telefonoan programaturiko
larrialdi zenbaki ofizialera deitzea posible litzateke.
Deiak egin ahal izateko, lehenik eta behin profilak
aldatu eta, gero, telefonoaren funtzionalitatea
aktibatu behar da. Gailua blokeatua izan bada, sar
ezazu blokeatzeko kodea.
Lineaz kanpo profila aktibatu ondoren, hari gabeko
LAN konexioa erabil daiteke, adibidez, posta
elektronikoa irakurri edo internet arakatzeko.
Gogoratu segurtasun baldintza aplikagarri guztiak
bete behar direla hari gabeko LAN konexio bat
ezarri edo erabiltzerakoan. Bluetooth konexioa ere
erabil daiteke lineaz kanpo profila aktibatuta
dagoenean.
Lineaz kanpo profila desaktibatzeko, pizteko teklaz
sakatu eta beste profil bat aukeratu. Telefonoak
hari gabeko transmisioak gaituko ditu (seinalerik
iristen bada).