N-Gage aplikazioaren
xehetasunak
N-Gage mugikorretarako joko plataforma bat da,
hainbat Nokia mugikorretarako eskuragarri
dagoena. N-Gage jokoetara, jokalarietara eta
edukira zuzenean sar zaitezke telefonoko N-Gage
aplikazioa erabiliz. Ordenagailua erabiliz ere jokoak
deskarga ditzakezu eta hainbat funtziotara sar
zaitezke www.n-gage.com helbidean.
N-Gage erabiliz jokoak eros eta deskarga ditzakezu
eta haietara bakarrik edo lagun artean jolas
zaitezke. Demoak deskarga ditzakezu joko berriak
probatzeko eta gustuko dituzunak erosi. N-Gage
33
Telefonoa
aplikazioari esker gainerako erabiltzaileekin
harremanetan egoteko aukera izango duzu,
jokoetako lorpenak eta puntuaketak jarrai eta
parteka ditzazuen.
N-Gage erabiltzeko GPRS edo 3G konexioa behar
duzu. WLAN konexioa ere erabil dezakezu,
eskuragarri badago. Konexioa beharrezkoa da
sareko funtzioetara sartzeko, hala nola, jokoak eta
lizentziak deskargatzeko eta jokalari gehiagorekin
jolasteko edo txateatzeko. Era berean, konexioa
beharko duzu jokalari gehiagorekin jolasteko edo
haiei mezuak bidaltzeko.
N-Gage zerbitzariekiko konexio behar duten N-
Gage zerbitzu guztiek datu transmisio handiak
suposatzen dituzte, besteak beste jokoak erosteak,
deskargatzeak, sarean jolasteak, jokalari
gehiagorekin jolasteak, jokalari izen bat sortzeak,
txateatzeak eta mezuak bidaltzeak.
Zerbitzu hornitzaileei ordaintzen zaizkie datu
transferentziak. Datu transmisio kostuei buruzko
informazio gehiagorako, jo zerbitzu-hornitzailera.