Nokia N96 - N-Gage ikuspenak

background image

N-Gage ikuspenak

N-Gage aplikazioak bost atal ezberdin ditu.

Etxea N-Gage aplikazioa hasten duzunean

irekitzen da. Jokatutako azken jokoa hasi edo jarrai

dezakezu, dauzkazun N-Gage puntuak egiaztatu,

joko gehiago bilatu, zure mezuak irakurri edo

eskuragarri dagoen N-Gage lagun batekin

konektatu jokatzeko.

Nire jokoetan, zure telefonora deskargatu

dituzun jokoetara jokatu edo kudea ditzakezu.

Jokoak instalatu edo ezaba ditzakezu, jokatutakoei

puntuazioa eman edo berrikusi, eta zure N-Gage

lagunei gomendatu.

Nire profilean, zure profileko informazioa eta

xehetasunak kudea ditzakezu eta zure N-Gage

jokatutakoen historia gorde.

Nire lagunetan, beste N-Gage jokalariak zure

lagunen zerrendara gonbida ditzakezu, eta linean

eta jokatzeko eskuragarri dauden ikusi. Halaber,

zure N-Gage lagunei mezuak bidal diezaiekezu.

Erakusketa gelan, N-Gage jokoei buruzko

informazioa aurki dezakezu, jokoaren pantaila

kapturak eta jokalarien berrikuspenak barne.

Halaber, demo jokoak deskargatuz joko berriak

proba ditzakezu edo zure joko esperientzia hobetu

dagoeneko zure telefonoan dituzun jokoentzako

gehigarriekin.