Edukia transferitu
Switch aplikazioa erabil dezakezu lehen zeneukan
Nokia telefonotik zure Nokia N96 telefonora edukia
kopiatzeko, adibidez: telefono-zenbakiak,
helbideak, egutegiko elementuak eta argazkiak.
Gailu igorlearen modeloak transferi daitekeen
eduki mota mugatzen du. Gailu horrek
sinkronizazioa onartzen badu, gailu batetik bestera
datuak ere sinkroniza daitezke. Zure Nokia N96
telefonoak beste gailua bateragarria ez dela
jakinarazten dizu.
Beste gailua SIM txartelik gabe piztu ezin bada, zure
SIM txartela sar dezakezu bertan. Zure Nokia N96
telefonoa SIM txartelik gabe pizten denean,
konexiorik gabeko profila automatikoki aktibatzen
da.
Edukia lehenengo aldiz transferitu
1.
Beste gailutik datuak lehenengo aldiz
berreskuratzeko, zure Nokia N96 telefonoan
aukeratu
Datu-transfer.
Ongietorri
aplikazioan, edo aukeratu
Tresnak
>
Erabilgarrit.
>
Transferen.
.
2.
Aukeratu datuak transferitzeko erabili nahi
duzun konexio mota. Bi gailuek aukeratutako
konexio mota onartzea beharrezkoa da.
3.
Bluetootha konexio mota gisa aukeratzen
baduzu, konektatu bi gailuak. Zure telefonoak
Bluetooth konexioa duten gailuak bilatzea nahi
baduzu, aukeratu
Jarraitu
. Aukeratu edukia
zein gailutik transferitu nahi duzun. Zure Nokia
N96 telefonoan kode bat sartzea eskatzen zaizu.
Idatzi kode bat (1 eta 16 digitu bitarte) eta
aukeratu
Ados
. Idatzi kode berbera beste
gailuan eta aukeratu
Ados
. Gailuak dagoeneko
uztartuta daude.
Baliteke aurreko Nokia telefonoek Switch
aplikazioa ez edukitzea. Kasu honetan, Switch
aplikazioa beste gailura mezu gisa bidaliko da.
Switch aplikazioa beste gailuan instalatzeko,
ireki mezua eta jarraitu pantailako argibideak.
4.
Zure Nokia N96 telefonoan, aukeratu beste
gailutik transferitu nahi duzun edukia.
Transferentzia hasi denean, hau ezezta daiteke
eta geroago jarraitu.
28
Telefonoa
Edukia beste gailuaren memoriatik zure Nokia
N96 telefonoko dagokion lekura transferitzen da.
Transferentzia denbora transferitu beharreko datu
kopuruaren araberakoa da.
Edukia sinkronizatu,