Masa memoria formateatu
Masa memoria berriz formateatzerakoan,
memorian gordetako datu guztiak behin betirako
galduko dira. Memoria osagarria formateatu
aurretik, gorde nahi dituzun datuen segurtasun
kopiak egin. Datuen segurtasun kopiak PC
bateragarri batean egiteko, Nokia Ovi Suite edo
Nokia Nseries PC Suite aplikazioak erabil ditzakezu.
Eskubide digitalen kudeaketarako (DRM)
teknologiek datuen kopiak berreskuratzea eragotz
dezakete. Zure edukien DRMaren erabilpenari
buruzko informazio gehiago jasotzeko zure
zerbitzu-hornitzailearengana jo ezazu.
Masa memoria formateatzeko
Aukerak
>
Format.
memor. masiboa
aukeratu. Ez formateatu masa
memoria ordenagailuaren softwarearekin honen
jarduera kalte dezake eta.
Formateatzeak ez du masa memoria unitatean
gordetako datu konfidentzial guztiak behin betiko
ezabatu direnik bermatzen. Formateatze
estandarrak formateatutako eremua leku libre
moduan markatu eta fitxategiak berriro aurkitzeko
helbideak ezabatuko ditu bakarrik. Formateatutako
edo gainidatzitako datuak berreskuratzea posible
izan liteke oraindik berreskuratze tresna eta
software bereziarekin.