Konexio seguruak
Segurtasun adierazlea ( ) konexioa dagoen
bitartean bistaratzen bada, telefonoa eta
interneteko atebide edo zerbitzariaren arteko datu
transmisioa kodifikatuta egongo da.
Ziurtasun ikonoak ez du adierazten pasagunea eta
edukien zerbitzariaren (edo eskatutako baliabidea
gordetzen den tokiaren) arteko datu igorpena
segurua denik. Zerbitzu-hornitzaileak pasagunea
eta edukien zerbitzariaren arteko datu igorpena
ziurtatzen du.
Segurtasun ziurtagiriak zerbitzu batzuentzat
beharrezkoak izan daitezke, adibidez bankuen
zerbitzuak. Zerbitzailearen identitatea egiazkoa ez
dela edo zure telefonoan segurtasun ziurtagiri
egokia ez duzula jakinaraziko zaizu. Informazio
gehiago jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu-
hornitzailearengana.